Guri buruz
KEBBE proiektua
Lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleei basoaren garrantziaren berri ematea eta lurraldeen arteko lankidetza sustatzea du helburu proeiktu honek, basoen bioekonomia gai nagusitzat hartuta. Europako garapen ardatz bat da, eta funtsezkoa da Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako eskualdeen gizarte, ekonomia eta ingurumenaren etorkizunerako.
Gazteak baso-bioekonomian heztea, proiektuak proposatzen duen bezala, esparru ezin hobea da basoak plastikozko produktuak eta petrolioaren energia ordezkatzeko eskain ditzakeen produktu guztiak hobeto ezagutzeko. Gainera, ikasleek jakin dezakete basoa dela karbonoa kantitate handitan biltzen duen lurreko ekosistema bakarra, eta Euroeskualdeko baliabide berriztagarri ugariena.
Gure helburuak
Proiektuak ezagutza-oinarri bat sortu nahi du, gazteak beren eskualdeko basoaren inguruko arazoez eta bertatik datozen eguneroko objektuen ekoizpena bermatzeko kudeaketa egokiaren beharraz jabetu daitezen. Horretarako,frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskuragarri dauden edukiak eskuragarri daude, ekosistema zerbiztuen garrantzia aurkitzen laguntzeko asmoa dutenak, hauek baso kudeaketa jasangarriarekin uztartu eta baso bioekonomia sortzeko asmoz erabiltzeko beharrizana.
Hezkuntza-baliabideak hiru ataletan banatzen da:
- Zuhaitzak bere inguruan dituen funtzio nagusiak eta baso batek lurraldean duen funtzionamendua
- Basoen plangintza eta kudeaketa iraunkorra
- Ekosistemen zerbitzuetan oinarritutako baso-bioekonomia
Modulu guztiak sarbide librekoak dira eta bertsio eleanitzetan daude eskuragarri.
Proiektuaren finantzatzaileaeak
Akitania Berriko euroeskualdea
Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Navarre, trois régions, deux Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa, hiru eskualde, bi herrialde, lurralde bat: lankidetza-esparru komun bat, Euroeskualdearen garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari lagunduko dioten proiektuak elkarrekin eraikitzeko mugaz haraindi, eskualde artean eta Europa mailan.
Parte hartzaileak
IEFC
Landatutako baso iraunkorrak sustatzeko baliabide zientifiko eta teknikoen Europako sarea.
Foresna Zurgaia
Nafarroako baso-jabeak elkartzeko, haien interesak defendatzeko eta Nafarroako baso-kudeaketa hobetzeko elkartea.
Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioan bildutako Euskadiko jabeen lurralde-elkarteak
Euskadiko Lurralde Historikoetako baso jabeak ordezkatu, defendatu eta baso jasangarria sustatzen duen elkartea.